Itxi

Athletic Club

Errege Kopako Finala

Guardiola: 'Athletic aurkari oso gogorra izango da'

Erredakzioa

"Athletic oso zorrotz bat aurkituko dugula uste dut. Europan arrakasta izan du, Europan partida erakargarrienak jokatu dituen taldea da", adierazi du Bartzelonako entrenatzaileak.

  • Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzailea. Argazkia: EFE

Athletic "arerio are gogorragoa" izango da Errege Kopako finalean, Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzailearen hitzetan, nahiz eta Europa Leaguen "desengainu txikia" hartu. "Europan partidarik erakargarrienak jokatu dituen" taldea da, erantsi du. Denboraldian "maila handia" azaldu dute zuri-gorriek eta Vicente Calderonen hori errepikatzea espero du Guardiolak.

Atletico Madril zoriondu ostean, bi taldeen arteko finala aztertu du Guardiolak. "Hain azkar gola sartzeak baldintzatzen du, Atletico atzean jarrita bere unearen zain zegoen. Athletici eragingo ote dion ez dakit, bi aste pasako dira", adierazi du Kopako finalari buruz.

"Ligako partidetan aurrean izandako Athletic taldea topatuko dugu, oso zorrotza, alegia. Europan arrakasta izan du, Europan partida erakargarrienak jokatu dituen taldea da. Oso arerio gogorra izango da seguru, eta desengainu txikia hartuta are gehiago. Urte osoan azaldutako maila plazaratuko du", ohartarazi du.