Itxi

Athletic Club

Lezama

Athleticek entrenamendua egin du Lezaman Bukaresteko finalaren ostean

Erredakzioa

Marcelo Bielsak jokalariak bi taldetan banatu ditu. Osteguneko entrenamendua bertan behera uztea erabaki zuen entrenatzaile zuri-gorriak Errumaniatik itzuli bezain laster.

01:16
Athleticek entrenamendua egin du Lezaman Bukaresteko finalaren ostean
Athleticeko jokalariak Lezaman entrenatu dira gaur Ligako azken neurketa prestatzeko. Zuri-gorriek Valentzian jokatu behar dute Levanteren aurka igandean. Atletico Madrilen kontra Europa Ligako finala galdu ostean aurreneko entrenamendua izan da.

Marcelo Bielsak jokalariak bi taldetan banatu ditu. Osteguneko entrenamendua bertan behera uztea erabaki zuen entrenatzaile zuri-gorriak Errumaniatik bueltatu bezain laster.

Alde batetik, ordezko jokalari batzuek eta deialditik kanpo geratu zirenek norgehiagoka bat jokatu dute bigarren taldearen aurka, Claudio Vivas Bielsaren laguntzailearen agindupean. Raul, Ramalho, Ekiza, Zubiaurre, Koikili, Gurpegi, San Jose, Galarreta, David Lopez, Toquero eta Gabilondok osatu dute hamaikakoa.

Ordubete geroago Bukaresteko finalean hasierako hamaikakoan izan ziren jokalariak berdeguneratu dira, Aurtenetxe kenduta. Era berean, Ibai Gomez eta Iñigo Perez taldetxo horretan entrenatu dira, bigarren zatia jokatu zutelako.