Itxi

Athletic Club

Maiatzaren 11tik 23ra artean

Kopako finalerako sarrerak erosteko epea, zabalik

Erredakzioa

Zozketan sarituak izan ziren bazkideak ostiral honetatik (maiatzak 11) aurrera erosi ahalko dituzte sarrerak. Egunero 1.500 bazkide deituak izango dira sarrera jasotzeko, zerrendaren arabera.

01:03
Kopako finalerako aurreneko 1.500 sarrerak erosi dituzte bazkideek

Maiatzaren 25ean Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko duen Errege Kopako finalerako sarrerak maiatzaren 11tik aurrera jarriko dira salgai. Zozketan sarituak izan ziren bazkideek gaur hasita eta maiatzaren 23ra arte erosi ahalko dituzte sarrerak.

Egunero 1.500 bazkide deituak izango dira sarrera jasotzeko, jada argitaratu den zerrendaren arabera.

Dagokion bazkide edo hartzaile bakoitzak, bere sarrera hartu ahal izango du dagokion txandan, edota hurrengo txandetan. Edozein arazo dela medio dagokion txandan ezin badu hartu, ez dago aukerarik aurreko txandetan hartzeko.

Jasotzeko unean sarrera mota aukeratu ahal izango da, beti ere eskuragarritasunaren arabera. Txanda bakoitzeko sarrerak leihatilara iritsitako ordenan banatuko dira; beraz, sarrera motaren aukeraketa sarrera jasotzen duen pertsonak egingo du une horretan dauden aukeren artean.

Pertsona bakar batek gehienez ere 4 sarrera jaso eta ordaindu ahal izango ditu. Dena dela, sarrera guztiek jasotzen ari den txandakoak eta aurreko txandetakoak izan beharko dute, inoiz ez hurrengo txandetakoak.

Leihatilatik sarrerak jasotzeko ezinbestean baldintza hauek bete beharko dira:

Sarreraren onuradun den bazkidearen txartel originala aurkeztea.

Ordainketa egiten duen eta sarrerak jasotzen dituen pertsonaren Nortasun Agiria (NAN), gida-baimena edo pasaporte originala eta indarrean dagoena aurkeztea. Pertsona hori sarituetako bat edo beste norbait izan daiteke.

Jasotzen diren unean ordaindu beharko dira, bai esku-dirutan bai kreditu txartelarekin.

Jasotako sarreren zenbakia eta erreferentzia, onuradunen nortasuna eta sarrerak jasotzen dituen pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen ziurtagiria sinatu beharko da.

SARRERA MOTAK ETA PREZIOAK

Grada fondo norte 3.325 sarrera egongo dira 80€
Tribuna fondo norte 2.666 sarrera egongo dira 110€
Primer anfiteatro fondo norte 2.827 sarrera egongo dira 70€
Segundo anfiteatro fondo norte 3.357 sarrera egongo dira 60€
Grada lateral 848 sarrera egongo dira 180€
Tribuna lateral 704 sarrera egongo dira 180€
Primer anfiteatro lateral 720 sarrera egongo dira 150€
Segundo anfiteatro lateral 833 sarrera egongo dira 120€
Preferencia grada baja 368 sarrera egongo dira 150€
Preferencia grada alta 782 sarrera egongo dira 180€
Tribuna superior baja 403 sarrera egongo dira 200€
Tribuna superior alta 167 sarrera egongo dira 180€