Itxi

Athletic Club

Bukarestik

Athletic arratsaldean itzuliko da Loiuko aireportura

Erredakzioa

Jarraitu zuzenean Loiuko aireportuan zuri-gorriei egingo dieten harrera, eitb.com-en 18:00etatik aurrera.

  • Athleticeko zaleak Bukaresten. Argazkia: EFE

    Athleticeko zaleak Bukaresten. Argazkia: EFE

Athleticek 3-0 galdu zuen Atletico Madrilen aurkako Europa Ligako finala eta taldea gaur arratsaldean itzuliko da Bilbora. Ondoren, zuri-gorriek Lezaman lan saioa egingo dute.

Bilboko taldea 16:00etan irtengo da Bukaresteko aireportutik eta 18:30 aldera helduko dira Loiuko aireportura. Finaleko porrot mingarria ahaztea izango da Athleticen aurreneko helburua, baina gainera igandeko norgehiagoka prestatu beharko du Marcelo Bielsak. Zuri-gorriek Levanteren aurka jokatuko dute igandean 20:00etan Valentzia Hiria estadioan.