Athletic Club
551 partida
Raul Garcia Lehen Mailan partida gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria bilakatu da
I. G. | EITB MEDIA
Nafarrak 551. partida jokatu du Lehen Mailan Valentziaren aurka, Raul Gonzalezen 550 partidak gaindituz.
-
Raul Garcia. Irudia: EFE
Raul Garcia Athletic Clubeko jokalariak 551. partida jokatu du Lehen Mailan Valentziaren aurka. Horrela, txapelketaren historian partida gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria bilakatu da, Raul Gonzalezen 550 partidak gaindituz.
Nafarrak Andoni Zubizarreta (622) eta Joaquin Sanchez (597) bakarrik ditu aurretik sailkapen historiko horretan.
Orain arte maila gorenean jokatu dituen 551 partidetatik, 101 Osasunarekin jokatu zituen, 216 Atletico Madrilekin eta azken 234ak Athleticekin.