Futbola
Iberdrola Liga
Athleticek euskal derbia irabazi du Alavesen aurka Ibaian (1-3)
I. G. | EITB Media
Gasteiztarrak izan dira markagailua irekitzen lehenak, baina bilbotarrek buelta eman diote partidari Lucia Garciaren eta Peekeren golei esker.
Athleticek Alaves garaitu du Iberdrola Ligako azken aurreko jardunaldian, Gasteizko taldeari Ibaian 1-3 irabazita.
Partida parekatu batean, Carla Armengolek ireki du markagailua, arabarrak aurretik jartzeko. Hala ere, minutu gutxira bilbotarrek markagailua berdindu dute Lucia Garciak jaurtitako penalti bati esker.
Norgehiagokak aurrera jarraitu du abaguneekin eta bazirudien berdinketa izango zela azken emaitza, 82. minutuan Pekek Athletic aurretik jarri duen arte jokaldi on baten ondoren, atezainarengandik ihes eginda eta 1-2koa sartuta.
Epaileak gehitutako bost minutuek itxaropena ematen diote Alavesi, baina bizkaitarrak izan dira emaitza handitzeko aprobetxatu dutenak. Lucia Garcia protagonista izan da berriro 1-3koa sartuta.
Emaitza honekin, Athletic seigarren postuan kokatu da, Levantek egingo duenaren zain, eta Alaves hamargarren postuan mantentzen da.