Athletic Club
Europa League finala
Pantaila erraldoiak Bilbon eta Bizkaia osoan, finala ikusteko
Erredakzioa
Zaleek Plaza Barrian, Udaletxean edota San Mamesen gozatu ahalko dute Athleticek maiatzan jokatuko dituen finaletaz.
-
Argazkia: EFE
Athletic-Atletico de Madrid finala (20:45) Bilboko puntu ezberdinetan ezarritako pantaila erraldoietan ikusi ahal izango da. Bizkaiko hainbat herritan ere pantailak erraldoiak jartzea erabaki dute, Europa Leagueko finala jai-giroan ikusi ahal izateko.
Bilbon:
- Plaza Barrian.
- Egaña kaleko 3. zenbakian.
- Garcia Riveron bi pantaila jarriko dituzte.
- Moraza Plazan.
- Santutxun hiru pantaila izango dira: Arsuagan, Karmelon eta Iturriagan.
- Funikular Plazan.
- La Casillako pabilioian.
- San Mamesen. Sarrerak salgai jarri eta bost ordutara agortu ziren.
Basaurin:
- Bizkotxalde parkean.
Amorebieta-Etxanon:
- Zelaieta Parkean (txosna bat jarriko dute alboan).
Getxon:
- Algortako Geltoki Plazan.
- Erromoko Santa Eugenia Plazan.
Galdakaon:
- Urreta, Usansolo eta Aperribai tabernak dauden zonaldean.
Durangon:
- Plateruenan.
Gernikan:
- Jai-Alai frontoian.
Ermuan:
- San Pelaio parkean.
Trapagan:
- Udal kiroldegian.
Mungian:
- Frontoian.
Ortuellan:
- Aretxaga Plazan.
- En la plaza Aretxaga.
Portugaleten:
- Merkatu Plazan 700 aulki jarriko dituzte. Erreserba egiteko hiru euro ordaindu beharko dira.
Loiun:
- Zabaloetxe frontoian.
Zallan:
- Euskadi Plazan.
Elorrion, Muruetan eta Matienan ere pantaila erraldoiak jarriko dituzte.