Itxi

Athletic Club

Ospakizunak

Athleticek garaipena lortzen badu Gabarra maiatzaren 14an aterako da

Erredakzioa

Azkenik, datorren astelehenean Gabarra itsasadarreko uretan izango da, Athleticek Atletico Madrili irabazten baldin badio Europa Ligako finalean, Bukaresten.

00:29
Gabarra prest, Athleticek irabazten badu maiatzaren 14an ateratzeko
Athleticek Europa Ligako finalean, Bukaresten, garaipena lortu eta txapeldunen kopa bereganatzen badu Gabarra maiatzaren 14an, astelehena, uretaratuko dute lorpena ospatzeko.

Horrela, Athleticen ontzia 16:00etan abiatuko da Santurtziko portutik, eta 19:00ak aldera harrera egingo dio Bilboko Udalak.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak gaur azaldu duenez, Aldundia "Gabarra maiatzaren 14an antolatzea pentsatzen ari da". Athleticek Atletico Madrili irabaziko diola uste dugu, hau da, "itxaropentsu gaude", erantsi du.