Atletico Madrilen aurkako partidarako ondorengo jokalariak deitu ditu Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta, Iraola, Iñigo Perez, Muniain, Ander Herrera, Ekiza, Javi Martinez eta Ibai.Iker Munianek ez du azken entrenamendua bukatu, Bukarestera abiatu baino lehen. Hala ere, Atletico Madrilen aurkako finalean jokatzeko prest egongo dela ematen du.Nafarroako aurrelaria baja izan da Ligako azken bi partidatan. Jokalariak giharretako arazoak izan ditu. Entrenamenduan Bielsarekin hitz egin du eta gutxi geroago aldageletara joan da, baina badaezpada hartutako erabakia dela ematen du.