Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athleticeko jokalariak finala jokatzeko irrikan daude

Erredakzioa

"Finaleko pentsamenduak etortzen direnean, zeure burua engainatu nahi izaten duzu eta beste gauzaren bat izan nahi duzu buruan, oso urduri jartzen zarelako", esan du De Marcosek

01:36
Athletic, asteazkeneko finala iristeko 'irrikitan'
Europa Ligako finala "berehala heltzea" nahi dute Athleticeko jokalariek. Finala astezken honetan jokatuko dute bilbotarrek Atletico Madrilen aurka Bukaresteko Estadio Nazionalean.

"Zain gaude, partida berehala heltzeko irrikitan. Hurrengo neurketa da, buruan dugu eta berehala heltzea nahi dugu", adierazi du Ander Iturraspek Lezaman entrenamendua bukatu ostean.

Bestalde, jokalari zuri-gorrien urduritasuna azaldu du Oscar De Marcosek. "Finaleko pentsamenduak datozenean zure buruari engainatu nahi diozu, eta beste gauza bat buruan izan nahi duzu oso urduri jartzen zarelako. Pentsamenduak alde batera uzten jakin behar dugu. Guztiak egun hori heltzeko irrikitan gaude, eta ia irabazteko kapaz bagara", azaldu du Arabako jokalariak.