Itxi

Athletic Club

Europa Ligako finala

Bielsa vs Simeone

Erredakzioa

Aspalditik ezagutzen dute elkar Athleticeko eta Atleticoko entrenatzaileek. Argentinako selekzioan teknikaria zen Bielsa eta erdilaria Simeone.

  • Bielsa eta Simeone. Argazkia: EFE

    Bielsa eta Simeone. Argazkia: EFE

Diego Pablo Simeone eta Marcelo Bielsa argentinarrek indarrak neurtuko dituzte hurrengo asteazkenean Atleticoko eta Athleticeko aulkietan, hurrenez hurren. Biek Europa Liga titulua izango dute helburu. Aurretik, Argentinako beste hiru teknikarik irabazi dute Europako titulu bat: Alfredo Di Stefanok, Helenio Herrerak eta Luis Carnigliak.

Titulua altxatzen azkena Di Stefano izan zen, 1980. urtean Valentziarekin Europako Errekopa irabazi zuenean. Herrerak birritan irabazi du Europako Kopa, Interrekin 1964. eta 1965. urteetan. Carnigliak, azkenik, Real Madrilekin 1958. eta 1959. urteetan.

Duela hilabete eta erdi Ligan jokatu zuten Atleticok eta Athleticek Vicente Calderonen. Garaipena madrildarrentzat izan zen (2-1). Lehen itzuliko neurketan, Atleticoren entrenatzailea Gregorio Manzano zenean, zuri-gorriak nagusitu ziren San Mamesen 3-0eko markagailuarekin.

Aspalditik ezagutzen dute elkar Simeonek eta Bielsak. Argentinako selekzioan entrenatzailea zen Bielsa eta erdilaria Simeone.