Itxi

Athletic Club

Bukaresteko finala

Athletic eta Atletico Madril, Europa Ligako goleatzailerik onenak

Erredakzioa

Simeoneren mutilek 30 gol eskuratu dituzte eta Marcelo Bielsaren taldeak 28, multzoetako fasetik hasita jokatutako neurketetan.

  • Athleticeko jokalariak Schalke 04ren aurkako gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalariak Schalke 04ren aurkako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Europa Ligako finalean, txapelketako bi talde goleatzaileenak nor baino nor gehiago arituko dira. Atletico Madrilek 30 gol lortu ditu eta Athleticek 28 multzoetako fasetik hasita jokatu dituzten 14 neurketetan.

Bi talde zuri-gorriek lortu dituzte gol gehien Europa Ligan eta Bucaresteko finalean goleatzailerik onenak arituko dira. Radamel Falcao kolonbiako aurrelariak 10 gol lortu ditu eta Fernando Llorentek zazpi.

Atera jaurtiketa gehien egin dituen taldea Athletic da, 78 saiakerekin, eta gainera Bilboko taldea da korner gehien atera dituena, 88rekin. Atletico Madrilek atera 73 jaurtiketa egin ditu eta 83 korner atera ditu txapelketan. Radamel Falcao da atera gehien jaurti duen jokalaria 22 jaurtiketarekin. Llorentek 18 saiakera egin ditu atera.