Itxi

Athletic Club

Europa Ligako finala

Cerezo: 'Finala irabazteko beharra daukagu'

Erredakzioa

Atletico Madrileko presidenteak Europa Ligako finala irabazteko beharra dutela onartu du. Partida 'zaila' izango dela adierazi du Cerezok, bi taldeak irabaztera irtengo direlako.

  • Cerezo. Argazkia: EFE

    Cerezo. Argazkia: EFE

Enrique Cerezo Atletico Madrileko presidenteak, Athleticen aurkako Europa Ligako finala irabazteko "beharra" dutela onartu du.

"Titulu bat prestatzen den bakoitzean irabazi ahal dela pentsatu behar da eta titulua lortzeko beharra dugula uste dut. Finalak oso zailak izaten dira ez baita jakiten zer gertatuko den. Hala ere, Athletic bezala, irabaztera irtengo gara berdegunera", azaldu du Enrique Cerezok.

"Ilusioarekin goaz. Irabazteko beharra dugu. Txapeldunen Ligara sailkatzea oso garrantzitsua da, baina denboraldi honetan titulu bat lortzea ere garrantzitsua da. Finalak zailak izaten dira eta pena da bi talde espainiarren artean jokatzea. Bi taldeak irabaztera joango gara eta oso zaila izango da", adierazi du Atletico Madrileko presidenteak.