Itxi

Athletic Club

Maitzaren 10ean itzultzeko

Athletic astelehenean abiatuko da Bukaresterantz

Erredakzioa

Maitzaren 7an iritsiko dira finala jokatuko den Errumaniako hiriburura. Asteartean entrenamendu eta prentsaurreko ofizialak egingo dituzte eta asteazkenean Atletico Madrilen aurka jokatuko dute.

  • Athletic astelehenean abiatuko da Loiutik Bukarestera. Argazkia: EFE

Athletic amaitzaren 7an, astelehenean, abiatuko da Loiutik Bukarestera. Errumaniako hiriburuan jokatuko dute UEFA Europa Leagueko finala Atletico Madrilen aurka.

Asteartean, maiatzaren 8an, prentsaurreko ofiziala emango dute Marcelo Bielsa entrenatzaileak (19:45ean) eta jokalari batek. 20:30ean Athleticek entrenamendua egingo du finala jokatuko den National Arenan.

Maitzaren 9an, asteazkenean partida eguna izango da. Atletico Madril eta Athletic aurrez aurre. Talde zuri-gorria maiatzaren 10ean, ostegunean, iritsiko da Bilbora, baina oraindik ez dago hegaldiaren ordua konfirmatuta.

Athleticen bidaia plana:

Maiatzak 7, astelehena

Bilbo-Bukarest CRL-846 txarter hegaldia, irteera 15,45ean eta helduera 20:10ean. Hegazkina
(Jumbo-747 bat izango da, bi pisukoa, Corsair frantziar konpainiarena0, 580 jesarlekurekin).

Maiatzak 8, asteartea

Prentsaurreko ofiziala 19:45ean: Marcelo Bielsa eta jokalari bat National Arenako prentsa aretoan.
Lan saio ofiziala 20:30ean National Arena. Irekita lehen 15 minutuak hedabideentzat.

Maiatzak 9, asteazkena

Partida Atletico Madril-Athletic Club, 21:45ean, National Arenan.

Maiatzak 10, osteguna

Itzulera Bukarest-Bilbo CRL-849 txarter hegaldian, ordutegia zehazteke dago.