Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Simeone: 'Final bat errepikaezina eta paregabea da'

Erredakzioa

Athletic "talde erasokorra da, futbolean ongi jokatzen du eta denboraldian zehar talde oso lehiakorra dela azaldu du", adierazi du Atletico Madrileko entrenatzaileak.

  • Diego Simeone Atletico Madrileko entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Diego Simeone Atletico Madrileko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Final bat "errepikaezina" dela azpimarratu du gaur Diego Simeone Atletico Madrileko entrenatzaileak. Futbolari asko ez dira sekula final batera heltzen eta bi taldeek "ilusioarekin" jokatuko dute, "buruan azken emaitza besterik ez dutelarik".

"Jokalariak final baten aurrean daudenean irabazi nahi dute, paregabea eta errepikaezina da eta bertara heltzea oso zaila da. Bizitza osoan jokatu eta gero jokalari askok ez dute final bat jokatzeko aukerarik. Final batek duen ilusioarekin jokatuko dute jokalari guztiek, azken emaitza besterik buruan ez dutelarik", esan du entrenatzaileak.

Aurrean Athletic izango dute. "Talde erasokorra da, futbolean ongi jokatzen du eta denboraldian zehar talde oso lehiakorra dela azaldu du. Baloia berreskuratu eta azkar ateratzen dira erasora", aztertu du.

Bestalde, Radamel Falcao Atletico Madrileko aurrelariaren ahotan, "eraginkortasunak finala erabaki dezake".