Itxi

Athletic Club

Sarrerak

Bukaresteko finaleko sarrerak ostegunetik aurrera erosi ahalko dira

Erredakzioa

Athleticek Europa Ligako finalerako dituen 7.650 sarrerak banatuko ditu. Merkeenak 19 eurokoak izango dira eta garestienak 120 eurokoak.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Athleticek ostegun honetatik auerrera banatuko ditu bazkideen artean Europa Ligako finalerako 7.650 sarrerak. Maiatzaren 9an jokatuko den finalerako sarrerak 19 eta 120 euro artekoak izango dira, klubak azaldu duen arabera.

120 euroko 334 sarrera egongo dira eskuragarri. 60 eurokoak 1.269 izango dira, 36 eurokoak 3.584, eta 25 eurokoak 2.324. Gainera, 139 sarrera ikuspen mugatuko tokietarako dira; 48 euroko 38, 29 euroko 28 eta 19 euroko 73 izango dira.

Finala hasi baino hiru ordu lehenago zabalduko dituzte estadioko ateak eta zale zuri-gorriek doan izango dute garraioa Konstituzio plazatik futbol zelaira. Garraio hau erabiltzeko, zaleek partidako sarrera erakutsi beharko dute.

Zozketan saritu dituzten bazkideek txanda hauetan eros ditzakete sarrerak:

Maitzaren 3an: 15.435 zenbakitik 17.434 zenbakira

Maiatzaren 4an: 17.435 zenbakitik 19.434 zenbakira

Maitzaren 5ean: 19.435 zenbakitik 21.434 zenbakira

Maitzaren 6an: 21.435 zenbakitik 23.084 zenbakira