Itxi

Athletic Club

Europa Liga

15.435 zenbakia atera da Bukaresteko finalerako sarreren zozketan

Erredakzioa

15.435 zenbakitik 23.084ra, sarituak. Athleticek 7.650 sarrera zozketatu ditu bazkideen artean maiatzaren 9an talde zuri-gorriak jokatuko duen final handirako.

00:56
15.435 zenbakia atera da sarreren zozketan

15.435 zenbakia atera da. Athleticek Ibaiganen egin du gaur goizean Europa Ligako finalerako sarreren zozketa eta zenbaki saridunak honakoak izan dira: 15.435etik 23.084ra.


Sarrerak 2012ko maiatzaren 3tik 6ra (biak barne) jaso eta ordainduko dira. Egunero 2.000 bazkideri dei egingo zaie sarrera jasotzeko eta San Mameseko takiletan jasoko dira.

Marcelo Bielsaren taldeak Sporting Lisboa kanporatu zuen ostegunean gau magiko batean eta Europa Ligako finalerako txartela eskuratu zuen. Maiatzaren 9an Bukaresten jokatuko den final handi horretan Atletico Madrilen aurka neurtu beharko ditu indarrak Athleticek.