Itxi

Athletic Club

SARITUA

UEFAk oinarrizko futboleko Europako elkarte profesional onena izendatu du Athletic

AGENTZIA | EITB MEDIA

Bilboko taldeak 2021/22 denboraldiko Europako klub onenaren saria jaso du UEFA Grassroots Award sarietan.

  • Lezama (2021). Argazkia: EITB MEDIA

    Lezama (2021). Argazkia: EITB MEDIA

Athleticek irabazi du 2021-2022 denboraldiko UEFAren oinarrizko futboleko Europako klub profesional onenaren saria; hain zuzen, Grassroots Awards UEFA. Aterpe programa izan da saria jasotzeko arrazoi nagusia.

Athleticek jakinarazi duenez, garatzen duen programa inklusiboagatik eta helburu sozialengatik jaso du saria, "gizartean, tokiko komunitatean eta oinarrizko jokoan duen rolarekiko konpromisoa erakusten baitu". Balorazioan kontuan hartu da Lezamak alebin adinetik jokalariekin egiten duen lan eskerga, baita hitzartutako klubekin egiten duena ere.

Adina, gaitasuna, generoa edo jatorria edozein dela ere, futbolaz gozatzeko leku seguruak eta atseginak eskaintzen dituzten klub eta ekimenak aitortzen dituen saria da Grassroots Awards UEFA.

Athleticen ondoren, Hungariako Ferencvarosek eta Lituaniako FK Vilnak zilarrezko eta brontzezko sariak jaso dituzte, hurrenez hurren, klub profesionalen atalean.