Itxi

Athletic Club

Finalean

Athletic, Chelsea eta Bayern, Kopako eta Europako tituluen lehian

Erredakzioa

Txapeldunen Ligako finalistekin batera, Athletic da Kopako eta Europako tituluak eskuratu ditzakeen taldea.

  • Athletic. Argazkia: EFE

    Athletic. Argazkia: EFE

Athletic eta Txapeldunen Ligako finala jokatuko duten taldeak, Chelsea eta Bayern, dira Europako titilu bat eta Kopako titulua eskuratu dezaketen hiru taldeak. Zuri-gorriek Atletico Madrilen aurka jokatuko dute Europa Ligako finala Bukaresteko estadioan maiatzaren 9an. Ondoren, maiatzaren 25ean Bartzelonaren aurka jokatuko dute Marcelo Bielsaren mutilek Vicente Calderon futbol zelaian.

Chelseak Liverpoolen aurka jokatukod du Wembley estadioan Ingalaterrako Kopako finala (maiatzaren 5ean) eta Bayernek maiatzaren 12an jokatuko du Borussia Dortmunden aurka Berlinen Alemaniako Kopa.