Itxi

Athletic Club

Europa Ligako finalean!

Gau magiko baten kronologia

Erredakzioa

Merezi du gau historikoan gertatutako guztia pausoz pauso aztertzeak. Malkoak, irribarreak, urduritasuna, besarkadak...Aupa Athletic!

  • Jokalariak eta zaleak, txartela ospatzen. Argazkia: EFE

    Jokalariak eta zaleak, txartela ospatzen. Argazkia: EFE

Nola deskriba daiteke atzo San Mamesen bizitakoa? Ikaragarria? Magikoa? Ahaztezina? Malkoak, irribarreak eta besarkadak izan ziren protagonistak. Marcelo Bielsaren taldeak Europa Ligako finalerako txartela lortu du Sporting Portugal mendean hartuta (3-1).

Athleticek sentiarazitakoa azalezina da, baina ondoren pausoz pauso aztertuko dugu 2012ko apirilaren 26ko gaua.

19:00etan. Athletic eta Sporting Portugaleko zaleak Bilbon. Giro ona.

21:00etan. Giro ederra San Mamesen, partida hasi aurretik

21:22ean. Markel Susaetaren gola partidako 17. minutuan. Llorenteren gola baliatu du markagailua estreinatzeko.

21:48ean. Banakoaren gola, Van Wolfswinkelek. Zaplastekoa, baina zaleek animatzen jarraitzen dute.

21:50ean. Llorenten pase bikaina eta Ibai Gomezek 2-1ekoa egin du. Une honetan kanporaketa berdinduta dago eta partida horrela bukatzekotan luzapena jokatuko litzateke.

22.48ean. Llorenteren gola (3-1) Ibairen paseari esker. Poz ikaragarria San Mamesen. Bukaresteko finala eskura dauka taldeak partida bukatzeko bost minutu falta direnean.

22:53an. Partidaren amaiera. Zaleak eta jokalariak, txartela ospatzen. Poza eta malkoak.

22:55ean. Athleticek Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak maiatzaren 9an jokatuko den Europa Ligako finalean.

23:30ean. Protagonisten adierazpenak. Bielsa, Llorente, Toquero, Ibai...denak pozez gainezka.

23:35ean. Jose Angel Iribar, poz-pozik. 'Aurtengoak 1977ko denboraldia ekartzen dit gogora'

00:00etan. Athleticen garaipenak poz handia zabaldu du Bilboko kaleetan. Poza, alaitasun zuri-gorriaren erdigunea.

Beste kirolari askok zoriondu dituzte Athleticeko jokalariak. Rafa Nadalek, Pau Gasolek eta Gerard Piquek garaipenagatik zoriondu dute talde zuri-gorria.

Hurrengo Geltokia, Bukarest! Aupa Athletic!