Itxi

Athletic Club

Ospakizuna

Beste kirolari askok zoriondu dituzte Athleticeko jokalariak

Erredakzioa

Rafa Nadalek, Pau Gasolek eta Gerard Piquek garaipenagatik zoriondu dute talde zuri-gorria. Muniainek, gainera, aldageletako ospakizuna erakusten duen argazkia argitaratu du, Twitterren.

  • Iker Munianek Twitterren argitaratutako irudia.

    Iker Munianek Twitterren argitaratutako irudia.

Athleticek Europa Ligako finala jokatuko du Atletico Madrilen aurka, atzo San Mamesen Sporting gainditu ostean. Jokalariek garaipena zelaian eta aldageletan ospatu zuten eta Iker Muniainek zuri-gorriek aldageletako zoriontasuna erakusten duen argazkia argitaratu du, Twitterren.

Beste kirolari askok Bielsaren mutilak zoriondu nahi izan dituzte. "Goazen! Bikaina da Fernando, hunkituta nago! Zorionak Atletico Madril eta Athletic! Final handia izan dadila!", argitaratu du Rafa Nadalek, Twitterren, eta sare sozialean jokalariak zoriondu zituen lehenetako bat.

Pau Gasol Los Angeles Lakers taldeko jokalariak ere zuri-gorriak eta "koltxoneroak" zoriondu ditu: "Zorionak Atletico Madril eta Athletic, Europako Ligako finalera iristeagatik! Final espainiarra izango dugu!".

"Zorionak Atletico Madril eta Athletic, Europako Ligako finalera iristeagatik!", argitaratu du Gerard Piquek.