Itxi

Athletic Club

Liskarrik gabeko gaua

Poza, alaitasun zuri-gorriaren erdigunea

Erredakzioa

Kalera jende mordoa atera zen eta bi taldeetako zaleen arteko adiskidetasunak giro bikaina sortu zuen Bilboko gauan.

01:13
Athleticen garaipenak poz handia zabaldu du Bilboko kaleetan

Poza kalea eta inguruak, beti bezala, alaitasun zuri-gorriaren erdigunea izan ziren Athleticek Europa Ligarako finala jokatzeko txartela lortu ostean. Gainera, ez zen aipatzeko istilurik gertatu.

Kalera jende mordoa atera zen eta bi taldeetako zaleen arteko adiskidetasunak giro bikaina sortu zuen Bilboko gauan. Talde bilbotarrak Sporting kanporatu zuen San Mamesen, baina zalantzarik gabe aipagarriena hiriko kaleetan izandako ospakizuna izan zen.

Mirandesen aurkako kanporaketak Errege Kopako finalerdietan, Manchester Uniteden aurkako neurketa ahaztezinek edo Schalkeren kontrako kanporaketak antzeko giroa sortu zuten denboraldi honetan.

Sabino Arana eta Maria Diaz de Haro

Sabino Arana eta Maria Diaz de Haro kaleetan jendetza bildu zen eta horrek ibilgailuen zirkulazioa ixtera behartu zuen.

Pozatik gertu, Garcia Rivero kalea jendez lepo zegoen. Bizkaiako hiriburuko beste toki batzutan ere jende asko bildu zen.

Athleticek finala irabazten baldin badu, alaitasunak itsasadarreko urak hartuko ditu. Taldeak Gabarra aterako luke, 80ko hamarkadan azken garaipenak ospatu ostean.