Itxi

Athletic Club

Athleticeko atezain ohia

Iribar: 'Aurtengoak 1977ko denboraldia ekartzen dit gogora'

Erredakzioa

"Gu UEFAko finalera heldu ginenean gogora ekarri dit, Milan, Barca eta Molenbeek taldeak kanporatu genituenean", adierazi du Athleticeko atezain ohiak.

  • Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohia Kopako finalerako sarreren zozketan. Argazkia: EFE

    Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohia Kopako finalerako sarreren zozketan. Argazkia: EFE

Zuri-gorrien aurtengo ibilbideak 1977ko UEFAko Kopan izandakoa gogora ekarri diola esan zuen Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohiak Europa Ligarako finalerako txartela lortu ostean.

"Athleticek Europa Ligan izandako ibilbidea txalogarria izan da. Gu UEFAko finalera heldu ginenean gogora ekarri dit, Milan, Barca eta Molenbeek taldeak kanporatu genituenean. Molenbeekek oso talde ona zuen orduan. Juventusen aurka finala jokatu genuen", esan zuen jokalari zuri-gorri ohiak.

"1977ko urtea gogora ekartzen dit aurtengoak, taldearentzako oso polita eta gogoangarria izan zen hura", adierazi du Iribarrek.