Athletic Club
Aurrekariak
Athleticek bere historiako bigarren finala jokatuko du Europan
Erredakzioa
Europako txapelketetan izandako 23 agerraldietan, zuri-gorriak UEFA Kopako finalera sailkatu ziren 1976-1977 denboraldian, baina Italiako Juventus izan zen txapelduna.
-
Athleticeko jokalariak garaipena ospatzen San Mamesen. Argazkia: EFE
Bilboko taldeak, Ligako talde historikoak, Liga zortzi txapelketa eta 24 Errege Kopa irabazi ditu. Orain bigarren saiakera batean Europan nagusi izan nahi du.
Horrela, Europako txapelketetan izandako 23 agerraldietan, zuri-gorriak UEFA Kopako finalera sailkatu ziren 1976-1977 denboraldian, baina Italiako Juventus izan zen txapelduna.
Joaneko neurketan talde zuri-gorriak emaitza ona lortu zuen, izan ere, 1-0 galdu zuen Comunalen. Marco Tardellik sartu zuen italiarren gola. Itzuliko norgehiagokan, San Mamesen, Roberto Bettegak Athletic ezustean harrapatu eta gola sartu zuen aurreneko minutuetan. Athleticek markagailua irauli zuen Jose Ignacio Churruca eta Carlos Ruizen golei esker, baina etxetik kanpo lortutako golen balioak aukerarik gabe utzi zituen. Talde hartan, Angel Maria Villar RFEFeko presidentea, Javier Irureta edo Jose Mari Amorrortu zeuden.