Itxi

Athletic Club

UEFA Europa League

1977. urtean bezala

@IsuskoAB

Zuri-gorriek 2012 urtean 77.ean lortu zutena erdietsi dute, UEFAko eta Kopa finalak.

  • Athletic-Juventus, 1977. urtean

    Athletic-Juventus, 1977. urtean

1977. urtean gertatu zen bezala Athletic Kopako eta UEFA Europa Leagueko finalean egongo da. Urte horretan zuri-gorriek kale egin zuten bi finaletan Juventusen eta Betisen kontra.

Talde bilbotarraren aurreneko finala izan zen hura, nahiz eta Espainiako Ligan Athleticek tituluak irabazi, batez ere Kopan, Europan lorpen gutxi du talde zuri-gorriak.

Ba aurten ere, 1977. urtean bezala, bi final jokatu dituzte, UEFAkoa Bukaresten izango da eta aurkaria espainiarra, beraz, lehoientzat Kopa izango balitz bezala partidari aurre egin diezaiokete eta horrela aukera gehiago izan garaipena eskuratzeko.

1977. urtean Juventusen kontra ezin izan zuten titulua eskuratu. Joaneko partidan 1-0 galdu zuten Italian eta bueltako neurketan 2-1 irabazi San Mamesen, baina etxetik kanpo lortutako golei esker italiarrek erdietsi zuten UEFAko garaikurra.

Kopan, aldiz, Betisek, nola eta penaltietan, lortu zuen garaipena. 1977. urtean gertatu zen bezala bi finaletan dago Athletic, baina urte hartan finaletan gertatutakoa ez errepikatzea izango da bizkaitarren jomuga.