Itxi

Athletic Club

UEFA Europa League

Oztopoz betetako bide ahaztezina

@IsuskoAB

Dudarik ez dago denboraldi hau gogoan izango dugula urte asko, baina une garrantzitsua Old Traffordeko futbol-zelaian bizi zen garaipena da.

  • Athleticek Old Trafforden jokatu zuen. Argazkia: EFE

    Athleticek Old Trafforden jokatu zuen. Argazkia: EFE

Abuztuaren 18an eman zitzaion hasiera istorio polit honi. UEFA Europa Leagueko aurreneko norgehiagoka Trabzonsporren kontra izan zen eta etxean hutseko emaitza lortu zuen oraindik egin gabe zegoen Marcelo Bielsaren taldeak. Bueltako partidarik ez zen egon, zorionez Fenerbahce Txapeldunen Ligatik at utzi eta bere lekua Trabzonsporrek hartu zuen; ondorioz, Athletic taldekako faserako sailkatu zen.

Bertan PSG, Pragako Slavia eta Salzburgo taldeak osatutatuko multzoan lehen postua erdietsi zuten zuri-gorriek.

Geroz eta hobeto

Final-zortzirenetan nor eta Manchesterreko United taldea suertatu zitzaion Athletici. Old Trafforden 8 mila zale zuri-gorri izan ziren eta horiek gau zoragarria bizi zuten; 2-3 emaitza sineztesina lortu zen eta. Hori gutxi bazen etxean 2-1 irabazi zuen ere Athleticek. Kanporaketa ahaztezina.

Final-laurdenetan izen gutxiko, baina ospeko taldea, Raul madrildarraren Schalke 04. Alemanian jokatutako neurketan ere neurria eman zuen Bielsaren taldeak: 2-4. Nahiz eta etxean ondo jokatu ez, kanporaketa bideratua zegoen eta finalerdiak poltsikoan.

Finalerdietan aurkaria Lisboako Sporting suertatu zen. Taldea, izenez, gutxiago zirudien, baina Portugalen azken minutuetan egindako lanari esker 2-1ekoa lortu zuten Sa Pintoren gizonek.

Bukaresterako txartela San Mamesen erabaki behar zen. Zuri-gorriek 3-1 gainditu zuten Sporting, azken gola azken minutuetan heldu zela, sufrituta.

PLAY OFFA
Athletic Club 0 Trabzonspor 0 Daniele Orsato

TALDEKAKO FASEA
1. Slovan Bratislava 1 Athletic Club 2
2. Athletic Club 2 Paris St-Germain 0
3. Athletic Club 2 Salzburg 2
4. Salzburg 0 Athletic Club 1
5. Athletic Club 2 Slovan Bratislava 1
6. Paris St-Germain 4 Athletic Club 2

KANPORAKETAK
1/16 Lokomotiv M. 2 Athletic Club 1
1/16 Athletic Club 1 Lokomotiv M. 0
1/8 Manchester Utd. 2 Athletic Club 3
1/8 Athletic Club 2 Manchester Utd. 1
1/4 Schalke 04 2 Athletic Club 4
1/4 Athletic Club 2 Schalke 04 2
1/2 Sporting CP 2 Athletic Club 1
1/2 Athletic Club Sporting CP