Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Finalera!

Erredakzioa

Fernando Llorentek neurketako 88. minutuan eskuratutako golari esker Europa Ligako finalera sailkatzea lortu du Athleticek. Zuri-gorriek 3-1 irabazi dute San Mamesen Sportingen aurka.

02:26
Athletic... Finalera!!

- Fitxa teknikoa:

3 - Athletic Club de Bilbao: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe, Herrera (Iñigo Perez, 94. minutuan), Muniain (Ekiza, 90. minutuan); Susaeta, Ibai Gomez (Toquero, 93. minutuan) eta Llorente.

1 - Sporting Portugal: Rui PatrIcio; Joao Pereira, Polga, Xandao, Insua; Schaars, AndrE Martins (Carrillo, 83. minutuan), MatIas FernAndez (Carriço, 46. minutuan); Pereirinha (Jeffren, 63. minutuan), Capel; eta Van Wolfswinkel.

Golak: 1-0, 17. minutuan: Susaeta. 1-1, 43. minutuan: Van Wolfswinkel. 2-1. Ibai Gomez. 3-1, 88. minutuan: Llorente.

Athleticek Europa Ligako finala jokatuko du Atletico Madrilen aurka, San Mamesen Sporting 3-1 gainditu ostean. Zuri-gorriek kanporaketa irauli egin dute Fernando Llorentek 88. minutuan eskuratutako golari esker. 35 urte geroago, Bilboko taldea Europako final batera itzuliko da.

Lehenengo zatian Athleticeko gola lortzeko erasoan sakatu du, baina Sa Pintoren mutilak ez dira atzean sartu eta partida joan eta etorrikoa izan da. Neurketako aurreneko abagunea Ibai Gomezek izan du 15. minutuan, baina Bilboko jokalariaren jaurtiketa Rui Patricio atezainak hartu du. 16. minutuan Markel Susaetak 1-0ekoa jarri du San Mameseko markagailuan eta zaleek gozatu ederra hartu dute harmailetan. Susaetaren golarekin Bielsaren mutilek aurrea hartu dute kanporaketan, baina Sportingek sakatzen jarraitu du.

Lisboako taldeak gogor sakatu du 1-0ekoaren ostean, eta Athletic defentsan asko sufritu du. Epaileak Ibaik lortutako gola baliogabetu egin du 30. minutuan, zuri-gorria jokoz kanpoko posizioan baitzegoen. Ondoren, Gorka Iraizozek gelditu erabakigarri egin du, van Wolfswinkelen errematea kornerrera bidalita. Llorentek bigarrena lortzeko aukera ederra izan du 41. minutuan, baina Rui Patricio atezainak gelditu ikusgarria egin du. Lehenengo ztaiko 43. minutuan van Wolfswinkel holandarrak 1-1ekoa jarri du markagailuan Iraizoz gaindituta. Hala ere, atsedenaldia heldu aurretik Ibai Gomezek 2-1ekoa jarri du kanporaketa berdinduta utzita.

Bielsaren mutilek erasoan gogor sakatu dute bigarren zatiko aurreneko minutuetan eta Rui Patricio atezainak gelditu ikusgarriak egin ditu. Susaetaren saiakera kornerrea bidali du Sportingeko atezainak eta ondoren, Javi Martinezen errematea zutoinera joan da (51. minutuan). Hala ere Lisboako taldeak lerroak aurreratu ditu eta Insuak zutoinera bidali du urrutiko jaurtiketa 54. minutuan.

Athleticek abagune argiak izan ditu, baina jokalariek ezin izan dute Rui Patricio gainditu. Iturrasperen urrutiko jaurtiketa Sportingeko atezainak hartu du eta Fernando Llorenteren errematea gutxigatik joan da kanpora, 69. minutuan.

Zuri-gorrien gola, 88. minutuan eskuratu du Fernando Llorentek. Aurrelari errioxarrak sare barrura bidali du baloia eta 3-1ekoa jarri du San Mameseko markagailuan. Bielsaren mutilek gogor eutsi dute azkeneko minutuetan eta finalerako sailkatzea eskuratu dute.