Itxi

Athletic Club

Saritutako bazkideek

Kopako finalerako sarrerak maiatzaren 11tik aurrera erosi ahalko dira

Erredakzioa

Data horretatik maitzaren 23ra arte bazkide bakoitzak bere txanda izango du egun desberdinetan. Jasotzeko unean sarrera mota aukeratu ahal izango da, beti ere eskuragarritasunaren arabera.

  • Iribarrek zozketan zenbaki saritua atera zuen unea. Argazkia: EFE

Athleticek jakitera eman du iragan igandean egin zen zozketan sarituak izan ziren bazkideek noiz erosi ahal izango ditutzen Errege Kopako finalerako sarrerak. 29.733a izan zen zenbaki saritua eta zenbaki hori erreferentziatzat hartuta txandak egin dira bazkide multzo bakoitzarentzat.

Maitzaren 11tik maiatzaren 22ra arte erosi ahal izango dituzte sarrerak bazkideek. Saritutako bazkide bakoitzak dagokion txandan jaso beharko du bere sarrera, eta joaterik izango ez balu hurrengo txandetan jasoko du. Inola ere ezingo da sarrera jaso aurreko txanda batean.

Maiatzaren 23an leihatilak irekita egongo dira oraindik sarrerak jaso ez dituzten bazkideentzat. Jasotzeko unean sarrera mota aukeratu ahal izango da, beti ere eskuragarritasunaren arabera. Txanda bakoitzeko sarrerak leihatilara iritsitako ordenean banatuko dira; beraz, sarrera motaren aukeraketa sarrera jasotzen duen pertsonak egingo du une horretan dauden aukeren artean.

Pertsona bakar batek gehienez ere 4 sarrera jaso eta ordaindu ahal izango ditu. Dena dela, sarrera guztiek jasotzen ari den txandakoak eta aurreko txandetakoak izan beharko dute, inoiz ez hurrengo txandetakoak.

Hemen kontsulta dezakezu zenbaki saritu bakoitzari dagokion txanda