Itxi

Athletic Club

UEFA Europa League

'Matigol' San Mamesen jokatzeko prest dago lesioa gaindituta

Erredakzioa

Portugaldarrek Izmailoven baja dute itzulerako partidarako eta horregatik garrantzia handia du Matias Fernandez txiletarra osatuta egoteak.

  • Matías Fernandez San Mamesen jokatzeko prest dago. Argazkia: EFE

Sporting Portugalek Matias Fernandez txiletarra San Mamesen Athleticen aurka jokatzeko prest izango du. 'Matigol'ek UEFA Europa Leagueko finalerdietako joaneko partida galdu zuen azken orduko lesioagatik.

Ricardo Sa Pinto entrenatzaileak joaneko partida amaituta adierazi zuen zalantza eduki zuela Matias Fernandez zelairatu edo ez, baina azkenean ez behartzea erabaki zuela. Iragan igandean ere Nacionalen aurkako ligako partidan ez zuen txiletarra zelairatu. Sporting ligako hirugarren postua eskuratzeko borrokan dabil eta maiatzan Portugalgo kopako finala jokatuko du; Athleticen antzeko egoeran daude, beraz, portugaldarrak.

Matias Fernandez berreskuratzea oso garrantzitsua da Sportingentzat, txartel kopuruagatik Izmailov baja izango baita. Txiletarrak bere tokia har dezake berdegunean.