Athletic Club
Lesioa
Lobetek ordezkatuko du min hartuta dagoen Nico Williams 21 urtez azpiko Espainiako selekzioan
EITB Media
Luis de la Fuente hautatzaileak Julen Lobete Realeko jokalaria deitu du Athleticeko Nico Williamsek utzitako hutsunea betetzeko.
-
Julen Lobete (Reala), Elxen aurkako partida baten. Argazkia: EFE
Nico Williams Ahleticeko jokalaria min hartuta dago, eta, ondorioz, ez da 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin joango. Luis de la Fuente hautatzaileak Julen Lobete Realeko jokalaria deitu du Williams ordezkatzeko. Oihan Sancet (Athletic Club) ere lesionatuta dago, pubiseko arazoekin, eta ez dago jokatzeko moduan.
Espainiako selekzioak Lituaniaren eta Eslovakiaren aurka jokatuko ditu 2023ko Eurokoparako sailkapen faseko partidak, martxoaren 25ean eta 29an, hurrenez hurren.