Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Bukaresteko finalerako izen-emate epea, gaurtik aurrera

Erredakzioa

Finalerako sailkatzekotan, klubak 7.650 sarrera jarriko lituzke bazkideen esku. Zozketa hilaren 29an izango litzateke.

  • Athleticeko zaleak, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Athleticeko zaleak, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek astelehenean, hilaren 23an, zabalduko du Europa Ligako finalerako sarrerak eskuratzeko zozketan izena emateko epea. Taldea sailkatzekotan, klubak 9.000 sarrera izango ditu 2012ko maiatzaren 9an Bukaresteko National Arenan jokatuko den UEFA Europa League 2012ko finalerako. Horietatik 7.650 bazkideentzat dira eta gainerako 1.350 Athleticek eta Athletic Club Fundazioak erakunde, kirol-elkarte, babesle eta laguntzaileekin dituzten konpromisoetarako.

 UEFAren gomendioari jarraituz, prozesua finalerdiak gainditu aurretik abiatu du Athleticek. Zuri-gorriek Lisboan jasotako 2-1eko emaitzari buelta eman beharko diote ostegun honetan, San Mamesen. Sarrerak apirilaren 29an zozketatuko lituzke Bilboko klubak.

Europa Ligako finalerako sarrerak eskatzeko izena emateko hurrengo bide hauek erabili beharko dira:

- Webgunean sarrerak eskatzeko orria bete. www.athletic-club.net
- 944 050 515 telefono zenbakira deitu, hurrengo ordutegian: apirilaren 23, 24, 25, 26, 27 eta 28an, 08:00etatik 20:00etara.