Itxi

Athletic Club

Porrota Lisboan

Aurtenetxe: 'San Mamesen dena posible dela dakigu'

Erredakzioa

Lisboan sartutako gola bere ibilbideko "garrantzitsuenetariko bat" dela uste du Athleticeko ezker hegalekoak.

  • Aurtenetxe Sportingen aurkako gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Aurtenetxe Sportingen aurkako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Sportingen aurkako partidan (2-1) sartutako gola "garrantzitsua" dela adierazi du Aurtenetxe Athleticeko ezker hegalekoak. Zaleen babesarekin kanporaketa iraultzeko kapaz direla uste du jokalariak.

"San Mamesen dena posible dela dakigu eta jarraitzaileen babesarekin kanporaketa aurrera atera dezakegu", esan du atzelariak kazetarien aurrean. Lisboan sartutako gola bere ibilbideko "garrantzitsuenetariko bat" dela erantsi du.