Athletic Club
Lesioa
Iñigo Martinezek gainkarga du eskuineko hankan
EITB Media
Ondarroako jokalariak "gainkarga du eskuin hankako muskulu iskiosuralean", jakinarazi du klubak, baina ez du zehaztu noiz itzuliko den talde-lanera.
-
Iñigo Martinezek (Athletic) Levanteren aurkako partidan zelai uzten duen momentua. Argazkia: EFE
Iñigo Martinezek "gainkarga du eskuin hankako muskulu iskiosuralean", jakinarazi du Athleticek asteazken honetan, osasun txosten baten bidez. Hala ere, klubak ez du zehaztu Ondarroakoa noiz itzuliko den talde-lanera.
Jokalariari "proba osagarriak egingo dizkiote eta datozen egunetako bilakaerak zehaztuko du talde-lanera noiz itzuliko den", gaineratu du Athleticek. Martinezen parte-hartzea zalantzan dago igandeko Betisen aurkako Santander Ligako partidarako.
Martxoaren 7an, astelehenean, Athleticek Levanteren aurka San Mamesen jokatu zuen Santander Ligako 27. jardunaldiko neurketan lesionatu zen Iñigo Martinez. Mina igarri eta aldaketa eskatu zuen; 54.minutuan zelaia utzi zuen, eta Vivian sartu zen haren ordez.