Itxi

Athletic Club

KONTRATU LUZATZEA

Dani Garciak 2024ra arte luzatu du kontratua Athleticekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Zumarragako erdilaria 2018an heldu zen Bilbora Eibarretik, eta, hartara, sei denboraldi beteko ditu zuri-gorriz.

1:38
Dani García

Athletic Clubek eta Dani Garciak akordioa lortu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua bi denboraldi gehiagoz luzatzeko, hau da, 2024ko ekainaren 30era arte. Erdilariak asteazken honetan sinatu du akordioa, Bilbon, Ibaigane jauregian, Aitor Elizegi presidentearekin eta Rafa Alkorta kirol zuzendariarekin batera.

Zumarragako jokalaria (31 urte) Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak gehien erabili ohi duen jokalarietako bat da; izan ere, denboraldi honetan, 23 partida jokatu ditu Ligan, lau Kopan eta bi Superkopan.

Dani Garciak laugarren urtea du Athleticen, eta 137 neurketa jokatu ditu guztira elastiko zuri-gorriarekin. 2018an iritsi zen Lezamara Eibartik, armaginekin 2. B mailatik Lehen Mailara igotzea lortu eta Gipuzkoako taldea lau denboraldiz maila gorenean finkatu ondoren.