Athletic Club
Orain Lisboako Sporting
Athletic-Schalke (2-2): Zuri-gorriak, finalaurrekoetan
Erredakzioa
Athleticek aurre egin dio Schalke indartsu bati eta Europa Ligako finalaurrekoetarako sailkatu da. Ibai Gomez, Susaetak, Raul eta Huntelaar izan dira golegileak.
Fitxa teknikoa
2 - Athletic Club:Iraizoz; Iraola, Ekiza, Amorebieta, Aurtenetxe; Javi Martinez, DeMarcos, Herrera (Ibai Gomez, 30; San Jose, 74); Susaeta,Muniain eta Llorente (Toquero, 58).
2 - Schalke 04:Unnerstaal; Hoogland, Papadopoulos, Matip,Escudero; Jones, Holtby(Hober, 71); Jurado (Farfan, 59),Raul, Obasi (Marica, 61); eta Huntelaar.
Golegileak: 0-1, 29: Huntelaar. 1-1, 41: Ibai Gomez. 1-2, 52: Raul. 2-2, 54: Susaeta.
Epailea:Nicola Rizzola (ITA). Txartel horia JaviMartinez eta De Marcosi eta Obasi, Matip eta Papadopoulosi.
Gertakariak: 38.000 jarraitzaile; 1.600 alemaniarrak. Lehen zatian istiluak egon ziren Schalkeko zale eta Ertzaintzaren artean.
Bielsak gidatutako taldea arin jokatu nahi izan zuen eta horrek baloiaren kontrola maiz galtzea suposatu zuen. Schalke egoeraz baliatu zen, hutsune guztiak aprobetxatuz. 'Lehoiek' azken aldian egiten ez zituzten okerrak burutu zituzten. Schalke, bere aldetik, kanporaketa gainditzea zaila bazuen ere, azkenengo momentura arte presioan aritu zen ametsaren atzetik.
Huntelaarren gol batek beldurra sartu zien zaletuei neurketa hasi eta ordu erdira, baina Ibai Gomezen erantzunak Bielsaren taldeko jokoa baretu zuen. Ibai Gomez 30. minutuan sartu zuen zelaira entrenatzaileak, Ander Herreraren zenbait okerren ostean. Berdinketarekin joan ziren jokalariak aldageletara.
Bigarren zatian, gidoia ez zen asko aldatu. Raulek alemaniarrak aurreratu zituen 52. minutuan, baina Markel Susaetak Schalkeren ilusioak eten zituen beste gol bat sartuz. Berriro ere, berdinketa markagailuan.
San Mameseko berdinketarekin eta Alemanian lortutako 2-4koarekin, Marcelo Bielsaren taldea Europa Ligako finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Orain, Athleticen aurkaria Lisboako Sporting izango da.