Itxi

Athletic Club

ERREGE KOPA

Athleticeko bazkideek bermatuta izango dute Kopako finalerdietako partidarako sarrera

AGENTZIA| EITB MEDIA

Klubeko bazkideen kopurua San Mameseko edukiera osoaren % 85 baino gutxiago denez, ez da beharrezkoa izango bazkideek partida hori ikusteko izena ematea.

  • Athletic zaleak harmailean

    San Mameseko edukiera handitu egin da. Irudia: EITB media

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako ordezkariek kirol-ekitaldien edukiera % 75etik % 85era handitzea adostu dute kanpoko eremuetan, eta % 50etik % 75era, itxiak badira. Horri esker, San Mameseko 53.331ko edukieratik 45.331 eserleku izango dira erabilgarri.

Neurri honek eragina du Athleticen eta Valentziaren arteko Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan, ez baita beharrezkoa izango bazkideek izena ematea neurketa hori ikusten joan ahal izateko. Gainera, Gazte Abonoa dutenak, San Mames BATeko palko eta besaulkietako abonatu guztiak ere sartu ahal izango dira.

Horrez gain, klubak jakinarazi du ez duela sarrerarik salgai jarriko. Partida otsailaren 10ean jokatuko da, San Mamesen, 21:30ean.