Athletic Club
KORONABIRUSA
Aitor Elizegi Athleticeko presidentea, positibo covid-19an
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Saudi Arabiarako bidaiatik bueltan egindako proba batean antzeman diote kutsatuta dagoela. BEre osasun-egoera ona da.
-
Elizegi, Saudi Arabian emandako prentsaurrekoan. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia
Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak positibo eman du covid-19an, klub zuri-gorriak asteazken honetan baieztatu duenez.
Elizegi Saudi Arabian izan zen joan zen astean, bertan jokatutako Superkoparen harira Athleticek antolatutako espedizioaren buru. Presidenteari covid-a antzemateko proba egin zitzaion astelehenean, bidaiatik bueltan, eta bertan agertu da aipatu positiboa.
Athleticek zabaldutako oharraren arabera, Elizegi bere etxean dago bakartuta eta osasun-egoera ona du.
Ondorioz, Atleticeko presidenteak ezin izango du parte hartu "gaur arratsaldean San Mamesen bazkide konpromisarioekin egingo den Estatutuen Erreformarako Batzordeko bileran", eta bihar ezingo da Bartzelonaren aurkako Kopako partidara.