Itxi

Athletic Club

Calderonen Barçaren aurka

Athleticek 20.000 sarrera jasoko ditu Kopako finalerako

Erredakzioa

Bartzelonak ere kopuru berdina izango du eta prezioak 60 eurotik 250 eurora artekoak izango dira. Soberan dauden sarrerak Espainiako Futbol Federazioarentzat izango dira.

00:39
20.000 sarrera Athleticentzat, 20.000 Bartzelonarentzat
Athleticek 20.000 sarrera izango ditu Errege Kopako finalerako. Bartzelonaren aurka jokatuko dute finala zuri-gorriek eta klub katalanak ere sarrera kopuru berdina izango du. Espainiako Futbol Federazioa geratuko da gainontzeko sarrerekin.

Espainiako Futbol Federazioak esan du Vicente Calderonen 50.000 zale sartuko direla Kopako finalean. Dena den, Calderon zelaiak 54.841 zalerentzat du tokia Atletico Madrilen webgunearen arabera. Federazioa 10.000 sarrerarekin geratuko da.

Klub bakoitzak erabaki beharko du nola banatu sarrerak eta prezioak 60 eurotik 250 eurora bitartekoak izan daitezke.

Athleticek ondorengo egunetan erabakiko eta jakinaraziko du nola egingo duen sarreren banaketa. Azken aldian, zozketa bitartez banatu ziren sarrerak bazkideen artean. Normalean, Athletic izaten dituen sarrera kopuruaren %25arekin edo %30arekin geratzen da klubaren konpromezuetarako. Oraingo honetan ere kopuru honekin geratzen bada, bazkideen artean banatzeko 14.000 edo 15.000 sarrrera soilik geratuko dira.