Itxi

Athletic Club

Maitzaren 25ean Calderonen

Athletic etxeko taldea izango da 22:00etan hasiko den Kopako finalean

Erredakzioa

Maitzaren 25ean jokatuko da Calderonen. Zuri-gorriak etxeko talde legez jokatuko dute antzinatasunagatik. Talde bakoitzak 20.000 sarrera jasoko ditu eta prezioak 60-250 euroko bitartekoak izango dira.

  • De marcos eta Messi Athletic-Barça partida baten. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioak astelehen honetan jakinarazi du Vicente Calderonen maiatzaren 25ean jokatuko den Errege Kopako finala gaueko 22:00etan hasiko dela eta Athletic izango dela 'etxeko taldea'. Ondorioz, Bartzelonak bisitari moduan jokatuko du. Erbaki hau aintzinatasunagatik hartu da.

Finalera iritsi den talde bakoitzak 20.000na sarrera jasoko ditu eta prezioak 60 eta 250 euro artekoak izango dira. Klub bakoitzak erabakiko du nola jarri salgai sarrera hauek. Calderonen 50.000 zale sartuko dira Kopako finalean eta Espainiako Futbol Federazioa 10.000 sarrerarekin geratuko da. Talde bakoitzak entrenamendu ofiziala burutuko du Vicente Calderonen finalaren bezperan.

Erabaki hauek guztiak astelehen honetan hartu dira Espainiako Futbol Federazioak Las Rozasen (Madril) duen egoitzan. Athleticen aldetik: Jon Berasategui (zuzendari orokorra), Amaia Iturbe (harreman publikoak) eta Iosune Vegas (prentsa burua) egon dira. Bartzelonaren aldetik: Antoni Rossich (zuzendari orokorra), Emilio Sabadell (operario zuzendaria) eta Xavier Boixeda (lehiatiletako nagusia) egon dira.

Batzar honetan Espainiako Futbol Federazioko ordezkari moduan pertsona hauek egon dira: Jorge Perez (zuzendari orokorra), Antonio Suarez (Ekitaldien Komisioko zuzendaria), Esther Gascon (Kanpoko Harremanetako zuzendaria) eta Miguel Angel Lopez (partida koordinatzailea).