Athletic Club
Sailkapen fasea jokatu gabe
Kopa irabazteak soilik ematen du Europa Leaguerako sailkapen zuzena
Erredakzioa
Datorren denboraldian lehenengoz aldaketak egongo dira sailkatzeko fasea jokatzeko orduan. Kopako finala ez irabazteak ez du sailkapen zuzenik ematen.
-
Athletic Kopa irabaiz gero soilik sailkatuko da Europa Leagueko multzoen fasera. Argazkia: EFE
UEFAk 2012-2013 denboraldiko Europa Leagueko egutegia jakinarazi du eta txapelketa honetara sailkatzeko arauak zeintzuk diren ere argitaratu ditu. Lehengoz aldaketak egongo dira txapelketara sailkatzeko arauetan.
Espainiako Futbol Federazioari honako oharra iritsi zaio: "UEFA txapelketetarako sailkatzeko sei toki daude (champions League eta Europa League). UEFAren sailkapeneko lehen sei postuetan dauden federazioetako Kopako txapeldunak zuzenean sailkatuko dira Europa Leagueko multzoen fasera. Kopako txapelduna Txapeldunen Ligarako sailkatzen bada, bere tokia txapeldunordeak hartuko du txapelketa horretan, baina EZ du beste taldeak izango zukeen multzoen faserako sailkapen zuzena lortuko. Kopako txapeldunordeak atariko hirugarren kanporaketa jokatu beharko du. Kasu horretan multzoen faserako sailkapen zuzena lortuko du Ligan gorenen sailkatu den taldeak".
UEFAren sailkapenean hauek dira lehen sei federazioak:
1. Ingalaterra
2. Espainia
3. Alemania
4. Italia
5. Frantzia
6. Portugal
Ondorioz, Athletic Europa Leagueko multzoen fasera zuzenean sailkatuko da, Errege Kopa iraziz gero.
Kopako txapeldunorde geratzekotan Athleticek bi kanporaketa jokatu beharko ditu multzoen fasera sailkatzeko, beti ere Ligan bosgarren postuan sailkatzen ez bada. Hirugarren kanporaketa abuztuaren 2a (joanekoa) eta abuztuaren 9a (itzulerakoa) artean jokatuko da. Azken kanporaketa eta play-off kanporaketa abuztuaren 23a (joanekoa) eta 30a (itzulerakoa) artean jokatuko da.
Athletic Ligako sailkapenean bosgarren postuan geratzen bada, multzoen fasera sailkatzeko azken kanporaketa soilik jokatuko du. Hau da, abuztuaren 23an joaneko partida eta abuztuaren 30ean itzulerakoa.