Itxi

Athletic Club

2-1 galdu du Atleticoren aurka

Athleticek itxura kaskarra emanda galdu du Vicente Calderonen

Erredakzioa

Lehen zatian partida berdindua izan da eta ez da gol aukerarik egon. Bigarrenean, Falcaok sartutako bi golek erabakita utzi dute norgehiagoka. Javi Martinezek murriztu ditu aldeak 90. minutuan.

  • Falcaok sartu ditu Atletico Madrilen bi golak. Argazkia: EFE

Athleticek 2-1 galdu du Atletico Madrilen aurka eta Txapeldunen Ligako postuetatik aldentzen da Marcelo Bielsak zuzentzen duen taldea. Ligan, hirugarren porrota jarraian jaso du Athleticek.

Lehen zatian ez zen ia gol aukerarik egon. Atletico Madril saiatu zen arriskua sorteen kornerren bitartez, baina ez zuen golik Portu. Athleticek ezer gutxi egin zuen erasoan, baina 32. minutuan Juanfranek area barruan baloia eskuarekin jo zuen. Epaileak, ordea, ez zuen Athleticen aldeko penaltia adierazi. Horrenbestez 0-0eko berdinketarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

Bigarren zatian Athleticek ez zuen bere jokoa hobetu eta lehen minutuetan maldan gora jarri zitzaion partida talde bizkaitarrari. Falcaok 1-0ekoa sartu zuen. Lehengo Susaetak huts egin zuen, ondoren San Josek eta Adrian akatsetaz baliatuz area barruan sartu zen. Iraizozek Adrianen jaurtiketa aldendu zuen, baina Falcaori iritsi citación aldaratzea eta kolnbiarrak ez zuen barkatu (1-0).

Gola hartu ondoren Athleticek ez zuen erreakzionatu eta Atletico Madrid horretaz baliatu zen bigarren gola egiteko. Hau ere Falcaok sartu zuen, oraingoan buruz eta 73. minutuan. 2-0ekoa zen eta erabakita geratu zen partida.

Azken hamar minutuetan Athletic itxura hobetzen saiatu zen. Susaetak gol aukera bikaina huts egin zuen 85. minutuan. Baloia bultzatzea besterik ez zuen, baina baloia zapaldu eta ez da sare barrura sartu. Luzapenean Javi Martinezek aldeak murriztu zituen 2-1ekoa sartuta, baina beranduegi izan zen eta Atletico Madrilek lortu zuen garaipena.

Fitxa teknikoa:

2 - Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godín, Filipe; Koke (Salvio, m. 70), Mario, Gabi, Arda Turan (Perea, m. 78); Adrian (Dominguez, m. 85) eta Falcao.

1 - Athletic Club:
Iraizoz; De Marcos, Amorebieta, Javi Martinez, Aurtenetxe; Iturraspe (David López, m. 70), Iñigo Perez (Ibai Gomez, m. 54); Susaeta, Ander Herrera (San Jose, m. 46), Muniaín; eta Toquero.

Golak: 1-0, m. 50: Falcao. 2-0, m. 71: Falcao. 2-1, m. 91: Javi Martinez.

Epailea: Javier Estrada Fernandez.