Itxi

Athletic Club

Radio Euskadik aurreratu du

Fernando Llorentek laster berrituko du kontratua Athleticekin

Erredakzioa

Radio Euskadik aurreratu duenez klub bizkaitarra eta aurrelaria 2016. urtera arteko kontratu berritzea sinatzetik gertu daude.

  • Fernando Llorente Realaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Radio Euskadik aurreratu duenez Fernando Llorentek kontratua berrituko du Athleticekin 2016. urtera arte. Klubak ondorengo egunetan emango du honen berri.

Athletic beste kontratu berritze batzutan ere pentsatzen ari da. Javi Martinezen eta Marcelo Bielsaren kontratuak berritzea da hurrengo helburua.