Itxi

Athletic Club

Ordutegiak

48 ordu baino gutxiagoko tartean Schalkeren eta Barçaren aurka

Erredakzioa

Martxoaren 29an Alemanian jokatuko dute zuri-gorriek Europako Leagueko final-laurdenetako joanekoa (21:05) eta Ligan Barçaren aurka neurtuko dituzte indarrak larunbatean, hilaren 31n.

  • Athletic-FC Bartzelona, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Athletic-FC Bartzelona, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek 48 ordu pasa gabe jokatuko du Schalke 04 taldearen eta FC Bartzelonaren aurka. Zuri-gorriek Alemanian jokatuko dute, martxoaren 29an, Europako Leagueko final-laurdenetako joanekoa (21:05) eta larunbatean, hilaren 31n, FC Bartzelonaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak Ligan. Itzuliko bidaia kontutan hartuta, Marcelo Bielsaren taldeak ordu gutxi izando ditu indarrak berreskuratzeko.

Athleticen hurrengo Liga partidak:

31. Jardunaldia, FC Bartzelona-Athletic Club: Martxoak 31, larunbatean, 22:00etan.
32. Jardunaldia, Athletic Club-Sevilla FC: Apirilak 8, igandean, 18:00etan.
33. Jardunaldia, Granada CF-Athletic Club: Apirilak 11, asteazkenean, 20:00etan.
34. Jardunaldia, Athletic Club-RCD Mallorca: Apirilak 15, igandean, 18:etan.