Itxi

Athletic Club

UEFA Europa League

Schalke 04k 2.707 sarrera bidaliko dizkio Athletici

Erredakzioa

UEFAren araudiak dioenez etxeko taldea bere zelaiak duen edukieraren %5a aurkariaren taldeko zaleei uztera behartuta dago. Veltins Arenak 54.142 zalerentzat tokia du Europako txapelketetarako.

  • Veltins Arenan 54.142 zale sartzen dira. Argazkia: EFE

Oraindik ofiziala ez den arren, Athleticek 2.707 sarrera jasoko ditu Alemanian jokatuko duten Schalke 04 taldearen aurkako Europa Leagueko partidarako. Martxoaren 29an izango da partida.

UEFAren auraudiak dio etxeko taldea behartuta dagoela bere zelaiaren kapazitatearen %5a talde aurkariko zaleentzat uztera. Veltins Arenak 54.142 zalerentzat tokia du Europako txapelketetako partidetarako. Bundesligako norgehiagoketarako 61.673 zalerentzat tokia du. Athleticek sarrera gehiago lortzekotan, bi zuzendaritzen arteko akordioagatik izango da.

Talde zuri-gorriak jasoko dituen 2.707 sarreretatik zati bat klubaren betebeharrekoentzat izango da, normalean %25arekin geratzen da kluba. Horrenbestez, 2.000 sarrera inguru jarriko ditu salgai Athleticek Veltins Arenako partidarako.