Itxi

Athletic Club

UEFA Europa League

Schalke 04k errespetua adierazi du Athleticekiko

Erredakzioa

Taldeko entrenatzailea den Huub Stevensek eta manager kargua duen Horst Heldtek esan dute zuri-gorrien aurkako kanporaketa oso zaila eta gogorra izango dela.

  • Huub Stevens Schalke 04 taldeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Athleticek Schalke 04 taldearen aurka jokatuko du Europa Leagueko final-laurdenetako kanporaketa eta talde alemaniarrean errespetua diote Bilboko taldeari. Schalkeko entrenatzailea den Hubb Stevensek eta talde alemaniarreko managerra den Horst Heldtek argi daukate Athleticen aurkakoa kanporaketa zaila izango dela.

"Talde gogorra egokitu zaigu aurkari moduan. Talde ona dute, zazpigarren postuan daude BBVA Ligan eta Manchester United Europa Leaguetik at uzteko gai izan dira", aitortu du Horts Heldtek.

Schalke 04ko entrenatzailea den Hubb Stevensek ez dio garrantziarik eman itzulerako partida etxetik kanpo jokatzeari: "Joaneko partida etxean jokatzeak ez du ezer esan nahi niretzat. Etxean jokatzea luzapena behartzen denean bakarrik da garrantzitsua".

Sergio Escudero Schalke 04 taldeko hegaleko defentsak ere Athletici buruz hitz egin du: "Aurkari gogorra daukagu. Llorenteren izena aipa dezakegu besteen gainetik, baina jokalri on asko dituzte. Bielsaren sinadura duen taldea dela igartzen da".