Itxi

Athletic Club

Santander Liga

Athleticek galdu egin du Sevillaren kontra nahiz eta hobeto jokatu (0-1)

EITB MEDIA

Zuri-gorriek gola egiteko hamaika abagune izan dituzte, baina ez dute asmatu eta andaluziarrek, ordea, bai.

0
Athletic vs Sevilla: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Athleticek eta Sevillak San Mameseko futbol-zelaian jokatu dute Santander Ligako 17. jardunaldiko partida. Andaluziarrek bi gol abagune izan dituzte eta batean gola egin eta hiru puntuak lortu dituzte (0-1).

Partidako lehen abagunea Sevillak izan du zazpigarren minutuan, Lekuek baloia alderatu nahi izan du, baina bere burukada atean sartzeko zorian izan da. Minutu bat geroago Iñaki Williamsek, andaluziarren defentsako hutsean, aukera paregabea izan, baina baloia zutoin ondotik kornerrera joan da.

22. minutuan zuri-gorriek, Dani Garciaren oinetan, beste aukera ona izan dute, baina zutoinak alderatu du bere jaurtiketa.

Raul Garciak 35.ean izan du bere aukera Bonoren aurrean baina ezin eta Unai Vencedorrek zutoinera ere bidali du beste baloi bai. Athleticek hainbat aukera izan ditu, baina ez dute golik egin.

Talde zuri-gorriak hobeto jokatu du, baina Sevillak aukera bakarra izan eta gola egin du. Thomas Delaneyk 0-1ekoa egin du 37. minutuan areaz kanpotik egindako jaurtiketa bikainean.

Bigarren zatiak bide beretik jarraitu du. 68. minutuan Iker Muniainek langatik gora bidali du baloia area txikitik egindako errematean. Nahiz eta galtzea merezi ez azkenean hiru puntuek Sevillara bidaiatu dute.

Hamaikakoak

0 - Athletic: Unai Simón; Lekue (Petxarroman, 65'), Yeray, Íñigo Martínez, Balenziaga; Nico Williams (Berenguer, 75'), Vencedor, Dani García (Zarraga, 65'), Muniain; Raúl García (Sancet, 57') eta Iñaki Williams.

1 - Sevilla: Bono; Montiel, Koundé, Diego Carlos, Augustinsson (Rekik, 66'); Fernando, Delaney, Óliver Torres (Jordán, 66'); Papu Gómez, Óscar Rodríguez (Gudelj, 85') eta Rafa Mir (Munir, 78').

Gola

0-1, Delaneyk 37. minutuan.

Lopetegi eta Marcelino

Lopetegi eta Marcelino entrenatzaileak