Itxi

Athletic Club

UEFA Europa League

Horrelakoa da Raul eta Huntelaar izar dituen Schalke 04 taldea

Erredakzioa

Gelsenkircheneko taldea laugarren postuan dago Bundesligako sailkapenean eta denboraldi ona burutzen ari dira. Nazioarteko partidetarako 54.142 zalerentzat tokia duen Veltins Arenan jokatzen dute.

01:23
Schalke 04

Athleticek Schalke 04 izango du aurkari UEFA Europa Leagueko final-laurdenetako kanporaketan. Joaneko partida Alemanian jokatuko da martxoaren 29an eta itzulerakoa, San Mamesen apirilaren 5ean.

Schalke 04 Twente kanporatzetik dator (1-0 galduta joanekoan eta 4-1 irabazita itzulerakoan) eta Bundesligan laugarren sailkatua da. Txapeldunen Ligatik puntu bakarrera dago, Borussia Mönchengladbach da hirugarren sailkatua. Bigarren postuan dagoen Bayern Munich lau puntura dute eta liderra den Borussia Dortmundek bederatzi puntuko aldea du Schalkerekiko.

Talde alemaniarrean Espainiako Ligan ibili izandako jokalariak daude. Raul Gonzalez Blanco, Klaas-Jan Huntelaar eta Christophe Metzelder Real Madrileko jokalari ohiak esaterako. Jose Manuel Jurado, Sergio Escudero eta Manuel Torres jokalari espainiarrek ere Schalken jokatzen dute.

Veltins Arena da Schalke 04 taldearen zelaia, Gelsenkirchen dago, Dusseldorfetik gertu eta 61.763 zalerentzat tokia du.Nazioarteko partidetarako, ordea, murriztu egiten da har dezakeen zale kopurua. Nazioarteko partidetan 54.142 zalerentzako tokia du.

Bosgarren aurkari alemaniarra Athleticentzat

Athleticek Europa mailako txapelketetan lau aurkari alemaniar izan dite gaur egunera arte eta Schalke 04 izango da bosgarrena.

Eintracht Frankfurt izan zen lehan aurkari alemaniarra. Athleticek 1968-1969 denboraldian jokatu zuen talde honen aurka Ferias Kopa deiturikoan. Rafa Iriondok zuzendutako Athleticek 1-0 irabazi zuen San Mamesen eta 1-1 berdindu zuen Waldstadionen.

Hiru urte beranduago, 1971-1972 denboraldian, Eintracht Braunschweig izan zen Athleticen aurkaria UEFA txapelketan. Talde honek Athletic kanporatu zuen etxean 2-1 irabazita eta Katedraleko partida 2-2ko emaitzarekin bukatuta.

1986-1987 denboraldian Magdeburgoren aurka jokatu zuen Athleticek. Talde zuri-gorriak aurrera egin zuen UEFAn Bilbon 2-0 irabazi eta Ernst Grube zelaian 1-0 galdu ostean.

Athleticen azken aurkari alemaniarra Werder Bremen izan zen, 2009-2010 denboraldian. Bremeneko Weserstadion zelaian 3-1 galdu zuten zuri-gorriek eta San Mamesen ere galdu egon zuten (0-3). Europa Leagueko ligaxkako partidak izan ziren.