Itxi

Athletic Club

Laudorioak

Athletic 'bikaina' goraipatu dute nazioarteko egunkariek

Erredakzioa

Partida "Gainetik pasa zuen" labur batekin azaldu du 'Ole' Argentinako egunkariak. 'The Sun' Britainia Handiko komunikabideak "Athletic-Pathetic 2-1" kritiko bat erabili du neurketa definitzeko.

  • Espainiako kirol egunkariak. Argazkia: EITB

    Espainiako kirol egunkariak. Argazkia: EITB

Marcelo Bielsaren Athletic "ikaragarri" batek Manchester United Europa Leaguetik at utzi duela goraipatu dute nazioarteko egunkariek. Euskal taldearen lanak laudorioak jaso ditu. Athletic talde "bikaina" bezala definitzen dute komunikabideek.

Txapeldunen Ligako txapeldunordearen kanporaketak suposatu duen ezustekoa azpimarratu dute Ingalaterrako komunikabideek. Besteak beste, Fergusonen taldeari kritika gogorrena 'The Sun' egunkariak egin dio, izan ere, bere kronikari "Athletic-Pathetic 2-1" izenburua jarri dio.

Bestalde, 'Daily Mirror' eta 'BBC' hedabideek talde bilbotarraren lana gehiago goraipatu dute. Aurrenekoak "Unitedek Athletic bikain batekin talka egin du" titulatu du, bien bitartean, bigarrenak "Manchester Athletic bikain baten aurrean erori da", nabarmendu du.


Argentinak Bielsa goraipatu du

Ingalaterrako komunikabideez gain, beste herrialdeetako kazetariek ezusteko emaitza azpimarratu dute. Partida "Gainetik pasa zuen" labur batekin azaldu du 'Ole' Argentinako egunkariak.

"Uniteden aurrean beste poza eman du Bielsaren Athleticek", azpimarratu du 'Clarin' egunkariaren edizio digitalak. Gainera, Argentinako entrenatzailea goraipatu du kirol atalak, Bielsarekin hitzekin zabalduz: "Une honetaz gozatzea merezi dugu".

'La Nación'ek ere 'Canchallena' kirol saila zuri-gorrien garaipenarekin zabaltzen du: "Zoramen historikoa: Bielsaren Athleticek Manchester United berriro beheratu du".

Frantzian eta Portugalen Athleticen nagusitasuna nabarmendu dute. 'L'Equipe' egunkariak "Bye, bye Manchester United" batekin laburbildu du norgehiagoka. Portugalgo 'A Bola'k kanporaketa "Euskal dantza" izan dela goraipatu du.