Athletic Club
Metalist, ustekabe nagusia
Jarraitu zuzenean UEFAren zozketa
Erredakzioa
Hannover 96, Valentzia, Az Alkmaar, Atletico Madril, Sporting Portugal, Metalist eta Schalke 04 dira Europa Leagueko final-zortzirenak gainditu dituzten taldeak.
-
UEFA Europa Legaueko zozketa. Argazkia: EFE
Athleticek Manchester United kanporatu du Europa Leagueko final-zortzirenetan eta ostiral honetan Nyonen burutuko den zozketan egongo da talde zuri-gorriaren izena. Final-laurdenetako kanporaketak eta finalerdietako gurutzaketak zoketatuko dira.
Hannover 96, Valentzia, Az Alkmaar, Atletico Madril, Sporting Portugal, Metalist eta Schalke 04 taldeak dira Athleticen aurkari izan daitezkeenak Europa Leagueko hurrengo fasean.
Hannover 96k Standard Liege kanporatu du 6-2 emaitza orokorrarekin. Valentziak PSV utzi du kanpoan eta kanporaketako emaitza orokorra 3-5ekoa izan da. Ezustekoetako bat Az Alkmaar holandarrak eman du Udinese talde italiarra kanporatuta (2-3 kanporaketako emaitza orokorra.
Schalke 04 ez da final-laurdenetako zozketan faltatuko. Alemaniarrek 1-0 galdu zuten Twenteren aurka Holandan jokatu zen joaneko partida, baina itzulerakoan 4-1 irabazi dute. Atletico Madrilek 3-1 iranazi zion Besiktasi joaneko partida Calderonen eta Turkian jokatu den itzulerakoan 0-3 irabazi dute Simoeneren mutilek.
Jardunaldi honetako ustekabe nagusiak Sporting Portugalek eta Metalist Kharkivek eman dituzte. Portugaldarrek Manchster City kanporatu dute. Joaneko partidan 1-0 irabazi zuen Sportinegek eta itzulerakoan 3-2 galdu duten arren aurrera egin dute.
Bestalde, Metalist da Europa League honetako ustekabe nagusia. Ukrainarrek 0-4 eta 4-1 irabazi zioten Salzburgi final-hamaseirenetako kanporaketako bi partidetan eta final-zortzirenetan Olympiakos kanpotratu dute. Joaneko partidan 0-1 irabazi zuen Olympiakosek eta itzulerakoan, Grezian, 1-2 irabazi du Metalistek sailkapen lortuz.