Athletic Club
Athletic-Manchesterreko giroa
Autobus batek giroa berotuko du Bilbon, partida baino lehen
Erredakzioa
Bi solairuko autobusak potentzia handiko soinu-ekipoa izango du, San Mames inguruko kaleetako giroa alaitzeko.
-
Joaneko neurketan, Manchesterren, bizi izandako giroa. Artxiboko irudia: EITB
Bi solairuko autobusak potentzia handiko soinu-ekipo bat izango du eta San Mames inguruko kaleetan barna ibilbidea egingo du giroa gehiago berotzeko.
Gainera, eguraldiak eta agintariek uzten baldin badute, taldearen autobusarekin batera estadiora arteko ibilbidea egiten saiatuko da, jokalariei animoak emateko.